Unai Lasok jokatu egingo du larunbatean Jokin Altunaren aurka

Baikoko aurrelariari sendatu egin zaio eskuin sorbaldan zuen lesioa, eta buruz buruko finalerdia jokatuko du larunbatean, Bilbon

Unai Lasok jokatu egingo du Jokin Altunaren aurkako Buruz Buruko Txapelketako lehen finalerdia, larunbatean, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan (17:15, ETB1). Lasori sendatu egin zaio eskuin sorbaldan zuen lesioa. Horregatik egin zion uko final-laurdenetako ligaxkako azken partida jokatzeari: Beñat Rezustaren aurka zen aritzekoa, joan den ostiralean, Baños de Rio Tobian (Espainia). Ezer gutxi zegoen jokoan neurketa horretan, Lasok ziurtatuta baitzuen B multzoko lehen postua, eta Rezustak jada ez baitzuen aukerarik finalerdietarako sailkatzeko.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/albisteak/213184/unai-lasok-jokatu-egingo-du-larunbatean-jokin-altunaren-aurka.htm.

Etiquetas / Etiketak: altuna III
Entrada anterior
«Cada día tengo más ganas de superar a Altuna»
Entrada siguiente
La final en juego, en el Astelena