Une on bat baino gehiago

Hirugarren txapela lortu eta biharamunean, Ezkurdiak finaleko une guztiez gozatu zuela nabarmendu du

Gara. Biharamunak ez dira gozoak izan ohi, baina igandeko gaua gehitxo luzatu bazitzaion ere –Arbizu bezalako herri txikietan ere izaten da festa luzatzeko txokorik– halakoxea izan zen Joseba Ezkurdiaren esnatzea. Binakakoaren eta iazkoaren ondoan amaren etxean geratuko den aurtengo Lau eta Erdiko txapela eskuan agertu zen komunikabideekin zuen hitzordura, puntual, eta ahotik irribarrea kendu ezinda, gorputzean nekea nagusi zuen arren.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: ezkurdia
Entrada anterior
Ezkurdia es el doble
Entrada siguiente
«No me obsesiona ganar el Manomanista»