Urrutikoetxeak eta Dariok jokatuko dute gaur, Bastidan

Gaur hasiko da Buruz Buruko Txapelketa, Bastidan (Araba), 17:00etan (ETB1). Mikel Urrutikoetxeak eta Dario Gomezek jokatuko dute final-zortzirenetako lehen partida. Espezialistak dira biak: Urrutikoetxeak maila nagusiko txapel bat du, eta bitan izan da txapeldunorde; Dariok, berriz, behin jantzi du Promozio Mailako txapela. Baikokoa ondo aritu zen binakakoan, baina ia bi hilabete daramatza txapelketako partidarik jokatu gabe. Aspekoak, ordea, hiru atariko jokatu ditu: Aitor Elordiri, Danel Elezkanori eta Peio Etxeberriari irabazi die. Beraz, hartua du erritmoa. Irabazlea Jokin Altunarekin eta Jose Javier Zabaletarekin ariko da final-laurdenetako ligaxkan.

Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/5002228/019/003/2022-04-15/urrutikoetxeak-eta-dariok-jokatuko-dute-gaur-bastidan.htm.

Etiquetas / Etiketak: Darío, Urrutikoetxea
Entrada anterior
Darío quiere «el cuerpo a cuerpo»
Entrada siguiente
Zarautz, escenario del Manomanista