11-4 eta 13-8 galtzen joan ondoren, buelta eman diote Olaizola II.a eta Untoriaren aurkako partidari, Tolosan
Berria. Urrutikoetxeak eta Imazek 22-21 irabazi zieten Olaizola II.a eta Untoriari, atzo, Tolosan. 11-5 eta 18-13 galduz joan ondoren, buelta eman zioten partidari, eta ligaxkako bosgarren puntua lortu zuten. Aurkariek ere bost puntu dituzte orain, eta bi bikoteak antzeko egoeran daude, gelditzen zaizkien bi partidak irabazi behar baitituzte finalerdietan sartzeko.