Urrutikoetxeak ez du jokatuko finalerdietako ligaxkako lehen partida

Mikel Urrutikoetxea, atzo, Bizkaia pilotalekuan egin zuten material aukeraketan

Aitor Arangurenek ordezkatuko du Aimar Olaizolaren bikotea. Atzelari bizkaitarrak min du ezker eskuan.

Berria. Etzi hastekoa dute Aimar Olaizolak Mikel Urrutikoetxeak Binakako Txapelketaren finalerdietako ligaxka, Unai Laso eta Jon Ander Albisuren aurkako partidarekin, Bilboko Bizkaia pilotalekuan (17:00, ETB1). Hala ere, Urrutikoetxeak ez du jokatuko, min baitu ezker eskuan. Pilota aukeraketan parte hartu zuen atzo, eta «hobeto» zegoela erran bazuen ere, ez jokatzea erabaki du. Aitor Aranguren aginagarrak ordezkatuko du Urrutikoetxea.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Albisu, aranguren, Laso, Olaizola ii, Urrutikoetxea
Entrada anterior
El Parejas de verdad comienza este sábado
Entrada siguiente
Aranguren sustituye a Urrutikoetxea en Bilbao