Urrutikoetxeak finala atzeratu du

Ezkerreko eskua mindua du, eta, arautegiak aitortzen dion eskubidea erabiliz, ekainaren 9ra atzeratu du Irribarriaren aurkako buruz buruko finala. Hogei egun falta dira, eta uste du tarte horretan eskuak asko egin dezakeela hobera

Berria. Buruz buruko txapelketako finala ekainaren 9an jokatuko da, Bilboko pilotalekuan. Mikel Urrutikoetxeak ezker eskua mindua du, eta astebete atzeratu du Iker Irribarriaren aurkako partida. Arautegiak aukera hori baimentzen du, astebete bakarrik, eta baliatu egin du. Entrenamendu saioa egin zuen atzo, eta ezin izan zuen mina jasan. Ekainaren 2rako sarrerek 9rako balio dute. Hiru urte ziren buruz buruko finala hasieran jarritako egunean jokatzen zela.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Irribarria
Entrada anterior
Mikel Urrutikoetxea aplaza la final manomanista
Entrada siguiente
«Me duele mucho la zurda al darle de aire»