Urtez urte, gaztetzen

Martija

Binakako Txapelketan parte hartzen ari diren pilotarien batez besteko adina 25,6 urte da. Inoizko txikiena da, eta 2011ko txapelketatik bost urte jaitsi da.

Berria. Pilota profesionala gaztetzen ari da. Tira, ezer ez da gaztetzen, logikak baitio gauza guztiak, sorreraren unetik bertatik, zahartzen hasten direla. Zehatzagoa da esatea pilotari koadroen batez besteko adina urtez urte jaisten ari dela, eta bilakaera horrek puntako pilotariei ere eragiten die. Ez da lehen edo hirugarren partidei bakarrik eragiten dien fenomenoa; Binakako Txapelketako parte hartzaileen adinak ere behera egin du. Aurtengoak du inoizko batez bestekorik baxuena: 25,6 urte, iaz baino urte erdi gazteagoa. Kalkulua kopuru absolutuetan egin da, hilabeteetan sartu gabe.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
El Parejas arranca con 1,32 pelotazos por tanto menos que en 2017
Entrada siguiente
Regresan al frontón de su debut