Xabi Tolosa, onenekin lehiatzeko gogo biziz

Azkenaldian jokoan izan duen hobekuntzak udako Mastersean titular izateko aukera eman dio anoetarrari

Gara. Binakakoaren pisutik urrun badago ere, torneorik ezean, udako Mastersak garrantzi handia hartu du pilotaren egutegian; batik bat, txapelketa horretarako aukeratutakoek ziurtatuta baitute, gutxienez zazpi astez, estelarrak jokatzea. Eta hori sari handia da, Xabi Tolosa bezala, onenen artean oraindik finkatu ez eta Promozio maila txiki geratzen zaien pilotarientzat. Horrexegatik, anoetarra pozarren dago, azkenaldi luze honetan egin duen lan ona sarituz, Aspek bere lau atzelaririk onenen artean aukeratu duela eta.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Tolosa
Entrada anterior
Udako pilota txapelketa handia, Uranzun
Entrada siguiente
Jaka: “Quiero volver, pero no ahora si todavía no tengo mi nivel”