Zabaletak bere estatusaren aldarri ozena egin zuen jotzaileen arteko deman

Elordi oso eraginkor batek lagunduta, finalerako pauso handi bat eman zuen Labriten Aspeko bikoteak, Peña-Mariezkurrenari 22-14 eroso irabazita.

Azken asteetan behar handirik gabe aritu badira ere, Aitor Elordik eta Jose Javier Zabaletak ez dute txapelketako lehen fasean erakutsitako lehiakortasun apurrik ere galdu eta finalera begirako aurrerapauso handi bat eman dute, azken asteetan indarberriturik agertu diren Peña-Mariezkurrenari sendotasunez gailenduta. Gainera, lortutako puntuaz eta emaitza erosoaz harago, Jose Javier Zabaletak ere bere estatusaren aldarri ozena egin zuen, bere alternatiba izan daitekeen Jon Mariezkurrenaren aurrean oso nagusi azalduz.

 

+ info: https://www.naiz.eus/es/hemeroteca/gara/editions/2023-03-12/hemeroteca_articles/zabaletak-bere-estatusaren-aldarri-ozena-egin-zuen-jotzaileen-arteko-deman.

Etiquetas / Etiketak: Elordi, mariezkurrena ii, Peña II, Zabaleta
Entrada anterior
Zabaleta pega, templa y resiste
Entrada siguiente
Ovación cerrada y el Ogueta en pie