Zabaletaren itzalean

Zabaleta izan da binakako txapelketaren lehen itzulian gehien nabarmendu den pilotaria. Haren agintea «neurriz kanpokoa» izan da, Etxaniz eta Berasaluzeren ustez

Berria. Oraindik ere ondorio nabarmenik ateratzeko oso goiz izan daitekeen arren, dagoeneko kontu aipagarri bat baino gehiago utzi du binakako txapelketak. Lehen itzulia amaitu berritan, eta eskuzko ligaxka amaitzeko oraindik beste zazpi jardunaldi falta badira ere, badirudi sailkapena egonkortu samar egon daitekeela. Besteak beste, amildegiaren ertzean dira Jaka-Martija eta Artola-Aranguren bikoteak. Txanponaren beste aldean, berriz, Elezkano II.a-Zabaleta eta Altuna III.a-Mariezkurrena II.a daude, eta haien esku dute zuzenean finalerdietara sailkatzea. Lehen itzuliak protagonistarik izan badu, dena den, hura Jose Javier Zabaleta izan da. Erakustaldiak bata bestearen atzetik eskaini ditu, eta profesionaletako sasoirik onenean dagoela baieztatu dute Aspeko eta Baikoko kirol teknikariek: Jokin Etxanizek eta Pablo Berasaluzek.
Etiquetas / Etiketak: Zabaleta
Entrada anterior
La primera vuelta del Campeonato de Parejas, en cifras
Entrada siguiente
Aprender del pasado y confabularse para el reto