Zaratamoko ametsak bizirik jarraitzen du Elezkano eta Urrutikoetxearekin

Buruz burukoaren historian hiru aldiz baino ez dute jokatu finala herri bereko bi pilotarik, 2008an bi leitzarrek, Axpeko bik 77an eta bi azkoitiarrek 42an

Gara. Apenas 1.600 biztanle inguru ditu Nerbioi ibarreko herri txiki honek, baina dudarik ez dago, azken urteetan pilotaren modako herria dela Bilbo Handian kokatutako landa giroko udalerri hau. Mikel Urrutikoetxearen txapelez gozatu zuten lehenengo eta Danel Elezkano izan da, azken Binakakoan, ospakizunerako motiboa ematen azkena, baina handiena oraindik etortzeke egon liteke, bi pilotari hauek ekainaren 2an jokatzekoa den finalerako sailkatzeko moduan daude eta, biak ala biak finalerdietan sartu baitira.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II
Entrada anterior
La horquilla de 200 a 300 pelotazos
Entrada siguiente
Cambio de guardia en las apuestas