Zortzi bikote eta bi txapel

Aspek binakako txapelketatik kanpo utzi du Etxeberria; Baikok, Artola. Iazko bi bikote arituko dira aurten ere: Elezkano II.a-Zabaleta eta Peña II.a-Albisu. Ostiralean hasi, eta apirilaren 3an amaituko da

Berria. Oreka eta gaztetasuna: Aspeko eta Baikoko ordezkariek bi hitz horiek nabarmendu zituzten beste guztien gainetik atzo egin zuten binakako txapelketako aurkezpenean, Bizkaia frontoian. Izenei dagokienez, ordea, badira pare bat bikote beste bikoteen gainetik nabarmendu daitezkeenak. Edonola ere, bakoitzaren sasoiak eta jokoak markatuko dituzte aldeak. Lau eta erdikoa amaitu berritan, ate joka dator pilotalekuetara pilotazale gehien erakartzen duen txapelketa. Ostiralean hasiko da, Berriozarren (Nafarroa), eta apirilaren 3an emango zaio amaiera, Bizkaia pilotalekuan.

Gehiago irakurri

Entrada anterior
Mucha y poca novedad
Entrada siguiente
Todos hablan de igualdad