Ikusgarria ez, gogorra bai

Elezkano II.a pilotari jotzen, albo batean Ezkurdia duela

Hamabigarren neurketa irabazi dute jarraian Elezkanok eta Zabaletak, eta lehen urratsa egin dute finalean sartzeko. Zaratamoko aurrelariak erabaki du lehia, azken txanpan

Berria. Emozioa, finalerdietako tentsioa eta gogortasuna. Horixe izan zuen atzo Binakako Txapelketako finalerdietako lehen partidak. Elezkano II.ak eta Rezustak 18-22 irabazi zieten Ezkurdia eta Zabaletari, eta, hamabigarren partida erreskadan irabazita, lehen urratsa egin dute finalerako sailkatzeko. Atzeko koadroetan oreka izan zen nagusi. Zabaletak partida handia egin zuen, baina Rezustak, agindu ez arren, ondo eutsi zion. Hala, aurrealdean erabaki zen partida. Hor Elezkano hobeto aritu zen. Hamar tanto egin zituen, eta bakarra galdu. Gainera, azken txanpan berak hartu zuen bikotearen zama, eta ohikoa duen bizitasunarekin neurketa desorekatu zuen. Ezkurdiak, berriz, zazpi tanto egin zituen, eta bi galdu. Nahi baino gutxiago sartu zen jokoan, eta apenas lortu zuen tanto ikusgarririk egitea.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, ezkurdia, Rezusta, Zabaleta
Entrada anterior
Olaizola II-Altuna III, duelo de referencia hoy en el Atano III
Entrada siguiente
Un arquero emerge en el bombardeo