Zortzi bikotek jokatuko dute aurten Mastersa

Azken bi ekitaldietan sei bikote aritu dira, baina, oraingoan, bi gehiago ariko dira. Uztailaren 19an hasiko da lehia, eta, urriaren 6an jokatuko dute finala. Iztueta eta Zabala dira berritasunak

Pilotazaleak gogotsu daude, eta frontoiak betetzen ari dira aspaldian. Pilota gose hori asebete nahi dute EPEL Eskuzko Pilota Enpresen Ligako ordezkariek, eta, horretarako, aldaketak egin dituzte aurtengo Mastersean. Hala, bosgarren ekitaldia den honetan azken bietan baino partida gehiago jokatuko dituzte, sei bikote aritu beharrean, zortzi ariko baitira. Beraz, beste lau pilotari gehiagok izango dute tokia. Batek baino gehiagok eskertu egin dute aldaketa.

+ info: https://www.berria.eus/kirola/zortzi-bikotek-jokatuko-dute-aurten-mastersa_2126806_102.html.

Entrada anterior
De ver a Altuna por la tele a jugar con él
Entrada siguiente
Martxel Iztueta, la gran novedad del Masters CaixaBank