Partida erraza zirudienak ezusteko estuasunean jarri du bikotea, Urrutikoetxeak eta Untoriak aldeak berdindu dituztenean
Berria. Alde handiarekin irabazten ari ziren Irribarria eta Merino, une batean partida irabazita zutela ere pentsatu dute askok. Ez da lan erraza hamabi puntuko aldeari buelta ematea. Baina horixe egin dute Urrutikoetxeak eta Untoriak, sasoi bikainean daudela erakutsita.