Ezkurdia-Zabaleta eta Irribarria-Merino, lau garaipenekin biak, larunbatean nor baino nor Labriten
Gara. Binakako Txapelketaren bederatzigarren jardunaldiko emaitzek sailkapena asko estutu dute. Azkeneko lau postuetan zeuden bikoteetatik hiruk irabazi egin dute eta orain tarteak oso txikiak dira: lau bikote daude puntu bakarraren gorabeheran, eta azken-aurreko postuan dagoen Laso-Albisu bikoak ere amesten segitzeko aukera du oraindik.