Asteazkenean eta ostegunean izango dira lehen jardunaldietako material aukeraketak
Astebeteko atsedenaren ondoren, egungo txapelketako lau bikoterik onenak finalerdietako erronkari eutsiko diote. Elezkano II.a-Rezusta, Altuna III.a-Martija, Ezkurdia-Zabaleta eta Olaizola II.a-Imaz dira aukeratuak. Hiru jardunaldiren inguruan erabakiko dira finalistak.
Aste honetako frontoiak Iruñea Labrit (Larunbata) eta Donostiako Atano III.a (igandea) dira. Larunbaterako sarrerak agortzear omen daude eta Atano III.erako 1.200 sarrera saldu dira honezkero. Sarrerak eskuratzea nahi izanez gero oraindik garaiz zaude gure web gunean eta Asegarcerenean.
Material aukeraketak ere jarri dira. Asteazkenean Labriten, 11.30etan eta ostegunean, Atanon 11.30etan.