Altuna III.a-Martija eta Ezkurdia-Zabaleta bikoteak konforme geratu dira pilotekin. Galtzaileak finalean sartzeko aukera gutxi izango ditu
Berria. Presioa eta pilotak ez dira aitzakia izango Altuna III.a-Martijak eta Ezkurdia-Zabaletak etzi Astelenan jokatuko duten Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako partidari begira. Hala adierazi zuten atzo lau pilotariek, pilota aukeraketan.