Ezkurdiak eta Zabaletak ez dute gustuko pilotarik aurkitu Bilboko etziko partidarako. Ez hautatzeko zorian egon dira, protesta gisa
Berria. Joseba Ezkurdia eta Jose Javier Zabaleta larunbateko partidarako pilotarik ez aukeratzekotan egon ziren atzo. Bilboko pilotalekuko saskian aurkitutakoa ez zitzaien batere gustatu, eta lan hori Martin Alustiza pilota hautatzailearen esku uzteko zorian egon ziren, protesta gisa.