Sasoiak ez du adinik

Aimar Olaizola eta Jokin Altuna elkarri traba egiten, Labrit Iruñeko pilotalekuan jokaturiko partida batean

Olaizola II.ak eta Altuna III.ak buruz buruko finala jokatuko dute gaur, eta ez dago faboritorik. 17 urteren aldea dago bien artean, final batean egon den handiena

Berria. Aimar Olaizolak (Goizueta, Nafarroa, 1979) profesionalen mailako debuta egin zuenean, Jokin Altunak (Amezketa, Gipuzkoa, 1996) bi urte bete berri zituen. Aurrenekoaren elite mailako lehen pausoek bestearen bizitzako lehen pausoekin bat egin zuten. Gutxi faltako zen Altunak lehen pilota eskuetan har zezan, pilotaririk ez baitzitzaion falta familian, baina garai hartan irudika ezina zen biek noizbait topo egingo zutenik. Gero etorriko ziren batek Amezketako plazan eta besteak goraino betetako pilotalekuetan emango zituzten pilotakadak. Bien arteko tartea murriztuz zihoan, baina urrun zeuden oraindik. Altunak 2014an egin zuen profesionalen mailako debuta, Olaizolak bi final galdu zituen urtean. Gertuago zeuden, baina urrun oraindik. Txapelketa eta ferietan barrena topo eginez joan dira, gero eta partida garrantzitsuagoetan, baina egun handietan ez. Gaur arte. Gaur bai, euren artean hamasei urte eta sei hilabeteren aldea egon arren, urteko partidarik handiena jokatuko dute elkarren aurka: buruz buruko finala.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: altuna III, Olaizola ii
Entrada anterior
Un puñado de guipuzcoanos, en la gloria
Entrada siguiente
Dos rayos en el firmamento