Gara. Altuna III.a eta Aretxabaleta dira Elgoibarko Torneoaren lehen irabazleak. Aurrelari amezketarrak eta atzelari markinarrak ondo kostata lortu zuten garaipena, Olaizola II.a eta Rezustaren aurka ia partida guztia atzetik joan ostean. Azken txanpa, ordea, oso ongi jokatu zuten biek eta 18-19 galtzetik 22-19 irabaztera pasa ziren azken lau tantoak segidan eginda.
Altuna eta Aretxabaleta, Elgoibarko lehen irabazleak
