Ikuskizunaren tenplu berria

Nafarroa Arenak 3.000 eserleku ditu, eta atzo ia beterik zegoen. Pantaila erraldoia da berritasunetako bat: partidako irudiak ematen ditu

Nafarroa Arena kiroldegi eta pilotalekuak ateak ireki ditu; azkenean, 64 milioi euro inguru gastatu dituzte. Handia izanagatik, Labrit bezalakoa da: gertukoa, beroa.

Berria. Ara Malikian, Rosendo, Cirque du Soleil eta Ezkurdia-Zabaleta Elezkano II-Rezustaren aurka. Aspaldidanik Iruñeak badu pilotaren tenplua, Labrit, eta, hala izaten jarraituko badu ere, tarteka, tokia egin beharko dio Nafarroa Arenari. Pilotaleku eta pabiloia baino zerbait gehiago da. Datozen hilabeteetarako emanaldien zerrenda ikusi besterik ez dago: Iruñeak ikuskizunerako jauregi berria du. Aurreko gobernuaren inbertsio polemikoen artean nagusietako bat izan zen Nafarroa Arena, baina amaitu gabe utzi zuen eraikina, 54 milioi euro pasa gastatu ostean. Egungo gobernuak, falta zen dirua jarri, eta aurrera jotzea erabaki du. Atzo, azkenik, modu ofizialean ireki zituen ateak, eta sortutako ikusminari bikain erantzun zion.

Gehiago irakurri

Etiquetas / Etiketak: Elezkano II, ezkurdia, Rezusta, Zabaleta
Entrada anterior
El vizcaíno Elezkano acaba lesionado la final del Masters a una semana del Cuatro y Medio
Entrada siguiente
Elezkano II-Rezusta, campeones al tomarse la revancha ante Ezkurdia-Zabaleta