Altuna III.ak Bengoetxea VI.a izango du aurkari lau eta erdiko txapelketaren finalaurrekoan. Ezkurdiak eta Urrutikoetxeak jokatuko dute beste kanporaketa
Berria. Erraz gailendu zaio Jokin Altuna Victorri, lau eta erdiko txapelketarako finalerdietara sailkatzeko neurketa erabakigarrian. Partida berdinduta hasi badute ere, launa berdindu ondoren, 14-4 alde egin du amezketarrak markagailuan. Hortik aurrera, aldeari eutsi dio.