Gara. Dena joan da arrapaladan, ziztu bizian, Iker Irribarriaren kirol ibilbidean. Historiako Buruz Buruko txapeldunik gazteena izan zen, Binakakoan ere halatsu, baina pilotaren B aldea ere ikusi du, garaipenek laguntzen ez duteneko garai hori. Helduago, lasaiago eta isilean gogor lan eginez, emaitza onak ere itzuli dira, eta kantxan, eta kantxatik kanpo ere, berriz gozatzen ari da aramarra.
«Iruditzen zait agian nire esentzia berreskuratu dudala»
