Artolak eta Lasok sufrituta irabazi zituzten beraien partidak; Peio Etxeberria hiru tantogatik pasatu zen
Gara. Gutxi izango dira hogeita bira heldu ez eta pilotalekutik pozik irteten diren pilotariak. Astelehen gauean Peio Etxeberriak izan zuen burkoarekin hausnartu beharreko gairik; Artolaren aurkako partidan «detaileengatik» ihes egin omen zion garaipenak eta Beotibarreko partidak badu alde horretatik irakastekorik, baina 20 tanto eginda final- laurdenetarako ligaxkan sartuta, amets askoz gozoagoak egiteko aukera izan zuen.