Altuna II.a sailkatu egin da lau eta erdiko finalerdietarako, eta Victorrek jada ez du aukerarik. Sei pilotari ariko dira hiru toki lortu nahian
Berria. Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian zehaztuta geratu dira zenbait kontu. Nagusia, Jokin Altuna jada sailkatu egin dela finalerdietarako. Amezketako (Gipuzkoa) aurrelariak 22-18 irabazi zion herenegun Erik Jakari, Eibarren (Gipuzkoa), Astelenan, eta, horri esker, tokia lortu du dagoeneko finalaren atarikoan.