Amezketarrak ezin du 23 urterekin lortu duen joko mailarekin gustura dagoenik ezkutatu, ez dauka zertan, gainera. Bere bosgarren finalaren aurrean bere buruarengan konfiantza osoa erakusten du, nahiz eta final errazik ez dagoela ondo dakien. Hala ere, igandeko partidaz baino pilotaren inguruko bizipenen inguruan mintzo zaigu, bere adinerako ohikoa ez den patxadarekin
Gara. Atzo izan zuen Altunak bere lehen kontaktua finala jokatuko den Nafarroa Arenarekin. Dario lagun zuela, ordubete inguru aritu zen finala prestatzen.