Gehienetan agintzen ibili arren, Lasok eta Albisuk huts gehiegi egin dituzte Tolosan irabazi ahal izateko
Gara. Iñaki Artolak eta Ander Imazek lan asko eginda lortu dute aurtengo Binakako Txapelketan aurreneko puntua. Unai Laso eta Jon Ander Albisu 22-18 menderatu zituzten Tolosako Beotibar pilotalekuan 743 pilotakadako eta 81 minutuko neurketa gogor eta parekatuan.