22-13 hartu dituzte mendean Olaizola eta Urrutikoetxea Astelenan, eta hirugarren postuan jarri dira Binakakoan
Berria. Amaitu da Binakako Txapelketako lehen ligaxkako aurreneko itzulia. Atzo jokatu zuten zazpigarren jardunaldiko azken lehia, Eibarko Astelena pilotalekuan (Gipuzkoa). Bertan, Ezkurdiak eta Martijak 22-13 irabazi zieten Olaizolari eta Urrutikoetxeari. Horrenbestez, bi bikoteek oso egoera desberdinean amaitu dute lehen itzulia.