Ezohiko neurriekin jokatuko dute aurtengo sanmartzialetako esku pilota txapelketa Uranzu pilotalekuan. Plater nagusia Olaizola II-Zabaleta eta Bengoetxea VI-Martijaren arteko partida izango da
Hitza. Jaiak bereziak izaten ari diren bezalaxe, aurtengo San Pedro eta San Martzial jaietako esku pilota txapelketa klasikoa ere berezia izango da. Ezohiko neurriekin zabalduko dute Uranzu datorren asteazkenean (uztailak 1), lehen mailako esku pilota jasotzeko. Plater nagusia Olaizola II-Zabaleta eta Bengoetxea VI-Martijaren arteko partida izango da, eta aurretik, Agirre-Eskiroz Zabala-Tolosaren aurka ariko dira. Kirol gaua 22:15ean hasiko dute, eta bertaratzeko aukera ez dutenek, ETB 1-n zuzenean jarraitzeko aukera izango da.