Altunak 22-18 hartu zuen mendean Ezkurdia, eta Darioren aurka jokatuko du. Elezkanok, berriz, 22-9 irabazi zion Agirreri, eta Jaka izango du finalaurrekoan lehiakide. Aspekoak dira finalerdietarako sailkatu diren lau pilotariak
Berria. Argitu da nork jokatuko dituzten Buruz Buruzko txapelketako finalerdiak: ezustea eman zuen Dariok Jokin Altuna izango du aurrean, eta Urrutikoetxea kanporatu zuen Erik Jakak, Danel Elezkano. Atzo arratsaldean jokatu ziren falta ziren bi final laurdenak, eta txapelketatik kanpo geratu ziren Joseba Ezkurdia eta Asier Agirre.