Buruz Buruko txapeldun berriak Bilboko Bizkaia pilotalekuan jaso ezin izan zuen berotasun guztia sentituzuen Lizartzara heldu zenean. Badirudi izterreko arazoa ez dela larria, eta kaiolarako ere prest da jada
Gara. Biharamun gozoa bizi izan zuen atzo Erik Jakak Buruz Buruko Txapelketa irabazi ostean. Igande gauean 22.00 aldera iritsi zen aurrelaria Lizartzara eta omenaldi beroa jaso zuen pandemiari iskin egiten asmatu zuten herrikideen partetik. “Erik Jaka, herria zurekin” dioen pankarta udaletxeko balkoitik zintzilik eta bere argazki handi bat ere bertan itsatsita zela, Bizkaia pilotalekuan jaso ezin izan zituen txalo guztiak jaso zituen txapeldun berriak.