Berria. Olaizola II.a-Untoriak eta Bengoetxea VI.a-Larunbek gaur Iruñean jokatuko duten partidarekin hasiko da Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka (18:00, ETB1). Helburu bera dute bi bikoteek: irabazi eta finalerako sailkatzeko urratsa egin.