Lau eta erdikoaren final-laurdenetan dago Artola. Inoiz ez du pasatu langa hori, eta, aitortu duenez, hori egiteko «irrikan» da. Ezkurdia izango du aurkari. «Gogo handiz» dago «erronka handi» horri heltzeko
Berria. Koronabirusak buruz burukotik kanpo utzi zuen Iñaki Artola (Alegia, Gipuzkoa, 1994), eta nabari da gogoa zuela berriro pilotari sentitzeko. Motibazioa, gogoa, gosea… Halako hitzak aipatu ditu une oro.