Material berdintsua aukeratu dute ibilbide profesionaleko oso une desberdinean dauden pilotariek
Gara. Antzekotasun dezente dituzten pilotariak dira Oinatz Bengoetxea eta Jokin Altuna. Aurrelari biziak dira, “artista” esaten zaien horietakoak, fisikoki ere nahiko tankerakoak, erasokorrak, defentsan azkarrak… Eta atzo Bilbon egin zuten pilota aukeraketan ere agerian gelditu zen hori, material oso antzekoa hautatu zutelako, ezaugarrietan zein pisuan (Oinatzenak 104,1 eta 104,5 gramo; Altunarenak 104,4 eta 104,8 gramo).