Elezkano II.a-Zabaletak txapelketako lehen partida galdu dute Peña II.a-Albisuren aurka, 20-22
Berria. Jada ez dago partidarik galdu ez duen bikoterik Binakako Txapelketan. Artean Elezkano II.a-Zabaleta ziren egoera horretan, baina atzo amore eman behar izan zuten Peña II.a-Albisuren kontra: 20-22. Une zailetan hortzak ondo estutu, eta Peña II.aren ausardiarekin eta Albisuk Zabaletari eusteko erakutsitako gaitasunarekin eta joarekin, Baikoko pilotarientzat izan zen garaipena. Oso baliotsua, gainera, lortu zuten moduagatik ez ezik, goiko postuetara ere gerturatzen direlako.