Bi puntu zentimetro bakarrean

21-15 galtzen joan eta 21-21 berdindu ostean, Peñaren erremate on batek txapa jo zuen Altuna-Mariezkurrenaren pozerako

Gara. Zentimetro bakarrak bi puntuko aldea sortu du sailkapenean, atzo Eibarren elkarren aurka aritu ziren Altuna-Mariezkurrena eta Peña-Albisuren artean. Horixe falta izan zitzaion tolosarrak bigarren koadrotik botatako dejadari frontisa jo eta erabat engainatuta zuen amezketarra gainditzeko, baina txapa jo zuen. Beste amaiera estu batean, aurreko astean Peñak zabalera irekitako pilota batek Elezkano eta Zabaletaren aurka garaipena eman zien; Katedralean, ordea, ondo botatako beste erremate horrek ezinezkoa zirudien partidari buelta ematea eragotzi zien gipuzkoarrei, oso partida arraroan.

Leer más

Etiquetas / Etiketak: altuna III, mariezkurrena ii
Entrada anterior
Altuna III y Mariezkurrena, al límite
Entrada siguiente
Altuna-Mariezkurrena aún se pellizcan