Binakakoaren lehen fasea amaituta galdera dezente sortu dira esku pilota profesionalaren inguruan: Aimarrek jokatu al du bere azken txapelketako partida? Rezusta Aspera itzuliko ote da? Noiz bueltatuko dira Victor eta Unai Laso? Izango al da beste mugimendurik?
Gara. Orekaren izenean diseinatutako Binakako Txapelketak gutxi izan du orekatutik eta lehen fasearen amaierak nolabaiteko inflexio puntu bat marka dezake, asteroko jardunaldi zurrunbiloa apur bat baretu eta bestelako kontuek ere interesa piztuko duten heinean. Promozioko Txapelketako pilotariak kontuan hartuta, hamasei dira –horietako lau baino ez Baikokoak– hurrengo hilabete eta erdi luzean txapelketako partidak izango dituzten pilotariak. Horrek, noski, galdera ugari sortzen ditu esku pilota profesionalaren etorkizun hurbilaren inguruan.