Gara. Bakoitza bere postuan, Jokin Altuna eta Jose Javier Zabaleta izango dira azken urteetan final eta partida erabakigarriak jokatzen gehien ohitutako pilotariak; nolabait esateko, euren habitat naturala dira igandekoa bezalako partidak. Hala ere, Bilbon jokatu beharreko partidak asko du «berezitzat» bientzat; Buruz Buruko lehen finalerako txartela dago jokoan atzelariarentzat eta jokatutako lau finalerdietan «desberdinena» izango da amezketarrarentzat.
Bi izar, bi estilo, euren erronkarik «desberdinenaren» aurrean
