Goizuetarrak maila ederra emanda eta Zabaleta oso on batek lagunduta irabazi du Masterseko finala
Gara. San Mateon jokatuko duen azken torneoan gertatzen dena gertatzen dela, Aimar Olaizolak argi erakutsi zuen, atzo, Ogetan maila bikainean esango diola agur bere ibilbide profesionalari. Aurreko asteazkenean laster erretiroa hartuko duela jakinarazi osteko lehen partidan, Caixabank Mastersa irabazi zuen, finalean, Jose Javier Zabaletarekin, Elezkano eta Mariezkurrena 22-10 menderatuz.