Aspe azken urteetan daraman bolada ona berresten ari da lau eta erdikoan ere; hiru pilotari sartu ditu finalerdietan; Baikok, berriz, bakarra. Asteburuan jokatuko dira
Berria. Batak bolada onari eutsi nahi, eta besteak lehortetik atera nahi. Horiexek dira Aspe eta Baiko pilota enpresek dituzten asmoak Lau eta Erdiko Txapelketaren azken txanpari begira. Zehazki, 2017ko maiatz bukaeratik, Asperen pilotarientzat izan dira maila nagusiko txapel guztiak, hamabi guztira. Hori gutxi ez, eta aurtengo lau eta erdiko finalerdietan hiru pilotari sartu ditu: Joseba Ezkurdia, Jokin Altuna eta Peio Etxeberria; Baikok, bakarra: Unai Laso.