Elezkano II.a-Zabaletak 22-11 hartu du mendean Laso-Imaz, Labriten. Bikote irabazleak partida osoa egin du, bai erasoan, bai defentsan
Elkarri ongi lotuta daude Danel Elezkano eta Jose Javier Zabaleta. Zaratamoztarrak aurrean duen eraginkortasuna eta etxarrendarrak atzeko koadroetan duen sendotasuna batuta, ekuazioaren emaitza argia da: bikote indartsua. Atzokoan ere, beste kolpe bat eman zuen Laso-Imazi 22-11 irabazita, bor-bor egon zen Iruñeko Labriten. Binakako txapelketa bigarrenez jarraian irabazteko hautagai nagusia da.
Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/paperekoa/2009/030/002/2021-12-12/elkarri-lagunduta-aise.htm.