Bezperakoak bezalaxe, neurketa luze eta gogorra izan zen Bilbokoa, eta sufrimendu horretan hobeto moldatu ziren Altuna eta Martija
Gara. Altuna III.ak eta Martijak ligaxkako hirugarren puntua batu zuten atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan, Peña II.a eta Albisuri neurketa oso gogorra 22-19 irabazita. Guztira 683 pilotakada izan ziren, 77 minutuko norgehiagoka, beste behin ere sendotasun handiagoa erakutsi zuen bikoteak eraman zuena.