Txapelketako laugarren garaipena erdietsi dute Peña II.ak eta Albisuk; hirugarrena dute segidan. Jaca eta Mariezkurrena ez dira fin aritu, huts franko egin dute, eta apenas izan duten lehiari eusteko aukerarik
Berria. Aparteko zirrararik gabeko neurketa izan zen Gasteizko Ogeta pilotalekuan atzo jokatutakoa. Binakako Txapelketako bederatzigarren jardunaldiko azken partida izan zen iluntzean, eta Peña II.a eta Albisu aise gailendu zitzaizkien Jacari eta Mariezkurrenari. Markagailuak 22-13 zekarren norgehiagokaren amaieran; hala, laugarren puntua zakuratu dute Peña II.ak eta Albisuk, merezimendu osoz.
Leer más | Guztia irakurri: https://www.berria.eus/albisteak/208420/pena-iia-eta-albisu-gailendu-dira-binakako-txapelketako-bederatzigarren-jardunaldian.htm.