Irribarria-Rezusta, Altuna-Martija eta Ezkurdia-Tolosa dira irabazita helburua beteko luketen bikoteak
Gara. Binakakoaren aurkezpen egunean enpresetako ordezkariek «berdintasunaren» eta «orekaren» txapelketa aurkeztu zutenean, eurek ere ez zuten esperoko, 13 aste igarota, aurrera egiteko aukerarik gabeko bikoterik ez izatea eta lehen fase honetako azken jardunaldiko partida guztiek berebiziko garrantzia izatea. Alde horretatik, aitzakiarik gabeko lehiaketa antolatu dutela onartu behar, nahiz eta azken urteetako joerari eutsiz Aspek nagusitasuna izaten jarraitzen duen. Momentuz, finalerdietara zuzenean joango diren bi bikoteak eurenak izango dira eta kanporatuta geratzen diren biak Baikokoak izatea ere oso da posible. Azter ditzagun azken jardunaldi zirraragarri honetako aukerak: