Lehen erdi luzean asko sufritu ostean, amezketarrak eta Rezusta Irribarria eta Zabaleta jotzaileei gailendu zaizkie eta sanferminteko finala jokatuko dute
Izango ditu egun hobeak, gehienak, edo txarragoak, askoz urriagoak. Sasoi puntua ere ez du beti bera izango, baina geldialdi luze baten ostean itzuli berria izanda ere, fidagarritasunik ez du sekula galtzen Jokin Altunak eta, ondo sufrituta izan bada ere, behetik gora egin duen Rezusta batek lagunduta, sanferminetako finala jokatuko du amezketarrak, bere palmaresa osatzeko falta zaion azken garaipena lortzeko aukera eskuratuz.