Urrutikoetxea eta Albisu 22-11 hartu dituzte mendean Irurtzunen, eta sailkapenaren buru dira
Ez dute porrota ezagutu Binakako Txapelketan. Elordik eta Zabaletak beren laugarren garaipena eskuratu zuten atzo Irurtzunen, Peio Urrutikoetxearen eta Albisuren aurka. 22-11 irabazi zieten. 359 pilotaka jo zituzten pilotarik hiru ordu laurden iraun zituen partidan. Hamalau tanto egin zituen Elordik; Zabaletak, bost.