Elordik eta Zabaletak aurtengo txapelketan galdu duten lehen partida da. Neurketa gogorra jokatu dute
Elordi eta Zabaleta ez dira garaiezinak. Hori erakutsi zuten atzo Altuna III.ak eta Tolosak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, lana gogor eginda (22-21). Neurketa oso lehiatua jokatu dute, oso ondo aritu dira lau pilotariak, eta bosgarren puntua poltsikoratu dute irabazleek. Gaur arte, zazpi partidatik zazpi irabazi dituzte eguneko galtzaileek.