Elordik eta Zabaletak nagusitasunez irabazi diete Peñari eta Eskirozi , eta finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira. Jakak eta Arangurenek bigarren garaipena lortu dute, Peio Etxeberriari eta Rezustari gailenduta
Binakako Txapelketa hasi aurreko susmoak eta lehia hasi osteko joerak errealitate bilakatu dira. Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta sailkatu dira inor baino lehenago finalerdietako ligaxkarako. Atzo egin zuten urrats erabakigarria, Idiazabalen (Gipuzkoa), Jon Ander Peñari eta Iosu Eskirozi nagusitasun handiz irabazita: 22-11.
+ info: https://www.berria.eus/paperekoa/1946/022/001/2023-02-05/bikain-biribildu-dute.htm.