Zenotzekoa aise nagusitu zen Jon Alberdiren aurkako kanporaketan eta, hala, estreinakoz jokatuko du Buruz Buruko txapelketako ligaxka. Ostiralean, Azkoitian, Darioren aurka arituko da, iaz final-zortzirenetan jipoi galanta jaso zuenaren aurka
«Oso gustura eta lanak ondo eginda». Halaxe bukatu zuen Peio Etxeberriak Jon Alberdiren aurkako partida, Buruz Buruzko final-zortzirenetako kanporaketakoa, hain zuzen ere. Tolosako Beotibarrera hurbildu zirenak hotz geratu ziren hasi eta berehala, ohartu orduko Zenotzeko aurrelariak 7-0eko markagailua lortu baitzuen.